Imajinatu gosaltzea edo itsasoaren aurrean brunch veggie bat gozatzea familiarekin, lagunekin, zure maskotarekin (pet friendly gara) edo zeure buruarekin, merezi duzulako.
Askotariko tostadak eskaintzen dizkizugu: sandwichak, bowlak, kafea, irabiakiak, zukuak eta askoz gehiago. Ezagutu gure asteroko proposamena.
Glutenik gabeko aukerak
Glutena jan ezin duten pertsonek Curry Berdean beren lekua aurkitzea nahi dugu.
Gure gosarietan ogia aurkituko duzu Irungo glutenik gabeko lantegi batean oratuta.
Eta gure eguneroko menuan beti aurkituko dituzu glutenik gabeko platerak eta postreak.
Zure jatetxe begetarianoa, terraza eta aparkaleku errazarekin.
Hondarribiko kirol-portuan gaude, hondartzaren ondoan, eta terraza handi bat dugu itsasora eta Frantziara begira.
Gainera, lokal zabala eta erosoa dugu, berotik edo euritik babesteko.
Urtean 9 hilabetez, inguratzen gaituen aparkalekua doakoa da eta erraz aparkatu ahal izango duzu lokaletik 50 metrora.